XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HIPOTEKA-ZEDULEN SOZIETATE JAULKITZAILEEI BURUZKO INFORMAZIOA

Eranskin hau ekitaldiko txostenean sartzen da 1981eko azaroaren 17ko Ordena, Hipoteka-Zedulak jaulkitzen dituzten Erakundeei buruzkoa, betetzeko helburuarekin.

Txosteneko atal desberdinetan aurkezten da eskatutako informazioaren zati bat, bestalde jadanik badatorrena jaulkipen-orrietan, berori osatuz eranskin honetan datorrenarekin: - Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, helbide soziala Donostian (Gipuzkoa), Garibai kaleko 13 eta 15 zk.an duena, 1985eko azaroaren 6an sortu zen Gipuzkoako Diputazio Probintzialaren akordioz.

- Aurrezki Kutxa hau Espainiako Bankuaren menpe dauden Aurrezki-Kutxa Popularraren Erregistro Berezian inskribaturik aurkitzen da, 79 zenbakiarekin, 49 orrian.

@- Helburu soziala: Erakunde honen helburua da aurrezki eta aurrikuspenaren sustaketa eta garapena, bere maila eta ñabardura guztietan, pertsona naturalek eta juridikoek uzten dizkioten ekonomiak eta gordailuak hartuz eta produktiboak eginez, kreditua mota guztien pean eta legeak galerazi gabeko bermeekin emanez, eta bereziki emanez, helburu sozialekin, merkatal, industri, nekazal eta arrantz enpresa txiki eta ertainekoei, profesionariei eta aurreratzaileei, etxebizitzaren eta balore higigarrien artesau- eta nekazal jabetza lor dezaten; edozein motatako truke-dokumentuen negoziaketa, atzerri-merkataritzari dagozkion eragiketen burutzea; moneta-salerosketari eta atzerri-dibisei buruzko eragiketak; edozein motatako gordailuen, zerbitzu ekonomiko, finantzario eta informatiboen ezarpena, bere bezeriaren faboretan.